Skip to main content
¿Has visto plumero?

Panpa-lezka:

izurria lokalizatzen
eta desagerrarazten

Legez debekatuta dago

2007ko abendutik, Espainian debekatuta dago Cortaderia Selloana edukitzea, garraiatzea, trafikatzea eta salerostea.

Hain ederra den arren, Cortaderia Selloana (panpa-lezkaren izen zientifikoa) landareak biodibertsitatea suntsitzen du.

Landare bakar batek milioi bat hazi inguru sor ditzake, eta haizeak, ibaiek, ibilgailuek, animaliek edo pertsonek oso urrutira garraiatzen dituzte.

Inbaditzaile gisa duen arrakasta, neurri batean, ernamuintzeko duen gaitasun handiarekin lotuta egon daiteke, ia edozein egoeratan hazten baita, ur gutxirekin zein askorekin, hotzarekin zein beroarekin. Gizakiak aldatutako lurretan hasten da inbasioa, eta, noski, landa-ingurunearen uzteak eta aldaketa klimatikoak mesede egiten diote.

Belarjaleek ez dute jaten hosto zorrotzak dituelako, eta beste landare-espezieetako lehiakiderik ez du, ezta harraparirik ere: “super landarea” da.

Panpa-lezkaren
inpaktu suntsitzailea

  • Biodibertsitatearen galera, tokiko landaredia lekualdatzera behartzen baitu.
  • Suteak gertatzeko aukera handitzea.
  • Faunak ezinbesteko dituen habitatak isolatzea.
  • Paisaiaren degradazioa eta, ondorioz, kaltetutako eremuko erabileren eta ohituren balioa galtzea, baita turismorako duena ere.
  • Produktibitate txikiagoa larre zein basoetan.
  • Alergiak Udaren amaieran loratzen den gramineo bat da. Beraz, gramineoen polenarekiko alergiak udaberrian goia jotzeaz gain, beste gorakada bat dago udaren bukaera eta udazkena aldera. Horrek denbora txikiagoa uzten dio gorputzari alergenorik gabe atseden hartzeko, eta gramineoen polenak eragindako gaixotasunak larriagotu ditzake.

Inguruan dugun inbasioa

7 herrialde 30 probintzia

Espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) biodibertsitatearen galeraren arrazoi nagusietako bat dira.

Cortaderia Selloana planetako espezie inbaditzaile kaltegarrienetako bat da: Kantauri aldea ia osorik kolonizatu du, Akitaniatik harago heldu da Frantzian eta Portugaleko erdialdera iritsi da. Gainera, egokitzeko duen gaitasuna dela eta, penintsula osoan zehar kontrolik gabe hedatzen ari da; izan ere, lurzoru pobre zein gazietan ere haz daiteke, baita klima aldakorrekoetan ere.

Panpa-lezka:
mehatxu gero eta handiagoa
Nafarroan

Nafarroan, panpa-lezkaren hedapenak arriskuan jartzen du zuzenean lurraldearen integritatea. Gure erkidegoan, espezie inbaditzaile horrek baldintza onak topatu ditu ingurua kolonizatzeko, hala nola errepide-ertzak, ezpondak, industrialdeak eta lurzoru aldatuak. Balio ekologiko handia duten naturaguneetara ere zabaldu da; horietan, arriskuan jartzen du tokiko biodibertsitatea, eta Nafarroako berezko ekosistemen eta landa-paisaien orekari eragiten dio.

Nafarroan geldiarazteko
garaiz gaude oraindik,
baina azkar jardun behar da.

Ekintza-plana

4 urratsetan
  • LOKALIZATU
    goiz detektatzeko sistemen
    eta herritarren parte-hartze
    aktiboaren bidez.
  • EZABATU teknika
    eraginkorren bidez, hala nola
    mekanikoak, kimikoak
    edo biologikoak.
  • LEHENGORATU
    kaltetutako espazioak
    espezie autoktonoak berriro sartuz,
    eta erne bili berriro hazi ez dadin.
  • PREBENITU eta kontrolatu,
    batez ere ahulen diren inguruetan,
    hala nola errepide-ertzak
    eta lurzoru abandonatuak.

Ba al duzu panpa-lezkarik
zure lorategian?

Jakin ezazu espeziea legez debekatuta dagoela, inbaditzeko duen gaitasuna dela eta.

Gomendagarriena da erabat ezabatzea. Baina, berehala ezin baduzu egin, moztu loreak heldu baino lehen, milaka hazi sakabanatzea saihestuko baituzu horrela. Arduratu zaitez moztutako lore horiek haziak ez zabaltzeaz.

Artea kontzientzia ekologiko
sortzaile bezala

Exotic proiektuak erakusten du artea tresna boteretsua izan daitekeela ingurumen-krisiak ikusarazteko, kontzientzia kolektiboa pizteko eta herritarrak zein instituzioak mobilizatzeko.

+ info

Monika Aranda artista nafarrak panpa-lezkaren aurkako borroka gizarte-inpaktu handiko esku-hartze artistikoa bihurtu du. Exotic izeneko proiektuaren bidez, Arandak hausnarketa estetiko eta kritikoa proposatzen du, espezie inbaditzaileak Nafarroan eta Arku Atlantikoan duen hedapenaren inguruan.

Panpa-lezka hasiera-fasean dagoen lurraldeetan, hala nola Nafarroan, horrelako proposamenek paper garrantzitsua jokatzen dute, bai prebentzioan, bai inbasio atzeraezina saihesteko.

Exposición itinerante +
acción ambiental

Exotic Nafarroako hainbat herritara eramango dute, artea eta ekologia uztartzeko. Geraleku bakoitzean, esposizioaz gain, esku-hartze zuzenak egingo dituzte inguruan panpa-lezka ezabatzeko, eta, hala, sentsibilizazio artistikoa eta tokiko ekintzak uztartuko dituzte.